(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Getariako aparkalekuen ordenantza zehazteko parte-hartze prozesua

Getariako aparkalekuen ordenantza zehazteko parte-hartze prozesua

Ost, 31/10/2019 – 18:14

Getariarrek pairatzen duten aparkaleku arazoen ohartuta, Udalak aparkalekuak arautzeko ordenantza edo araudia zehazteko parte-hartze prozesua abian jarriko du azaroan.

Getariako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin batzuen zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arautzeko ordenantza zehazteko prozesua herritarren partaidetzarekin prestatu nahi da.

Ordenantza honen xedea trafikoa antolatzen eta hobetzen laguntzea izango da eta oreka handiagoa lortzea herriko hainbat zonatan aparkatzeko eskaintzaren eta eskariaren artean.

Herritarrekin egingo diren saioetan ondorengo galderei buruzko hasunarketa eta erantzuna adostea izango da helburu nagusia.

Zure ustez,
– Aparkamenduari dagokionez zein dira, zure ustez, Getariak dituen arazoen jatorria?
– Zein soluziok (bat edo gehiago) ematen dio konponbide egokiena Getariako herritarren aparkatzeko beharrei?
– Egokia da kanpoko autoen fluxu guztia moilara bideratzea?
– TAO sistemak arazoa arintzen lagunduko al dezake?
– Bestelako modurik dago Getariako aparkamenduaren gaia antolatzeko?

Horretarako herritar guztientzat irekiak diren bi bilerako prozesua antolatu dugu: lehena azaroaren 14an egingo dugu egoera aztertu eta sistema egokiena aukeratzeko, eta bigarrena azaroaren 21ean izango da, lehen bileran hartutako erabakiaren garapena egiteko. Biak Berdura Plazan izango dira arratsaldeko 18:30etatik 20:30 etara


X