(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Ganadores del vigésimo concurso de literatura

Ganadores del vigésimo concurso de literatura

GETARIAKO 20. LITERATUR LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Ost, 23/04/2021 – 11:13, Ganadores del vigésimo concurso de literatura, Getariako Udala

Joan den asteartean, aurtengo Getariako Literatura Lehiaketako irabazleak aukeratu ziren.

Ondorengo kideek osatu dute epaimahaia:

Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendariak, Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko lehendakariak, Andoni Olaetxea Getariako Udal Liburutegiko liburuzainak eta Itziar Larrañaga Getariako Udaleko kultura eta euskara batzordeburuak. Idazkari lanetan, berriz, Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikaria.

Guztira 101 idazlan aurkeztu dira, 94 ipuin eta 7 bertso/olerki, eta guztiak aztertu ondoren, ondorengo hauek izan dira sarituak:

LH 3. mailako ipuina:

  • Lan saritua: Amets Olaskoaga Larrañagaren  “Etxeko misterioak”.
  • Aipamen bereziak: Oihan Agirrezabalaga Iturberen “Oihaneko animaliak” eta Laida Azkue Garateren “Pinpiriñe lorea”.

LH 4. mailako ipuina:

  • Lan saritua: Lur Elorrieta Alberdiren “Elefante bat ilargian”.
  • Aipamen bereziak: Noa Caballero Escudero “Lau plastiko aldatzailea” eta Intza Subijana Elolaren “Bidai polit bat Australiara”.

LH 5. mailako ipuina:

  • Lan saritua: Julene Basurto Olaizolaren “Txerri bertsolaria”.
  • Aipamen berezia: Izar Urdangarin Agirreren “Olatu handienaren bila”.

LH 5. mailako olerki/bertsoa

  • Lan saritua: Aicha Syren “Udaberria”.

LH 6. mailako ipuina

  • Lan saritua: Irati Vicente Ezenarroren “Liburu magikoa”.
  • Aipamen bereziak: Kaiet Albizu Aizpuruaren “Hegan egiteko modurik hoberena” eta Jurgi Balenciaga Alkortaren “Arrantzaleen abentura”.

12-14 urteko ipuina

  • Lan saritua: Nerea Iribar Arregiren “Itsasontzi galdua”.

14-16 urteko bertsoa

  • Lan saritua: Amets Aizpurua Mancisidorren “E(ra)baki“.

Helduak, ipuina

  • Lan saritua: Ane Azkue Etxeberriaren “Jakituna eta kuriosa”.

 

Sari-banaketa ekitaldia, gaur, Liburu Eguna, egitea aurreikusita zegoen, baina atzeratzea erabaki da.

Covid19ak sortutako egoerak uzten duenean jakinaraziko da data berria.

 

X