(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIA

FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIA

Ost, 01/02/2019 – 09:22

Udalak ondoren zehazten diren hobariak emango ditu:
Getariako Udalak familia ugarientzako hainbat hobari onartu ditu, hiri-lurreko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak. Interesatuek otsailaren 28a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal bulegoetan.
Familia ugariaren izaera kreditatuta daukatenek, izaera hiri-lur BATENTZAKO eska dezakete hobaria, higiezinaren balio katastrala gehienez 180.000 euro arteko balioa arte eta baldintza hauek betetzen badituzte:
• Familia ugariaren ohiko etxebizitza izan behar du eta bertan erroldatuta egon behar dute.
• Familia ugariko inork ezin du izan beste ondasun higiezinaren jabe.
Hobariak hauek izango dira:
• Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 3 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute: kuota osoaren % 60.
• Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 4 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute: kuota osoaren % 70.
• Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 5 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute: kuota osoaren % 90.
Hobari horiek eskatu nahi dituztenek eskaera aurkeztu beharko dute, telematikoki edo udal bulegoetara joz (9:00etatik 13:00era, astelehenetik ostiralera), otsailaren 28a bitartean. Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute honako dokumentazioarekin batera, (horretarako erantsita dagoen artxiboa erabili daiteke):
• Familia ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria.
• Gipuzkoako Foru Aldundiko zerga bulegoak emandako ziurtagiria (ohiko bizilekuaz gain beste higiezinik ez dutela egiaztatuz). Agiri hau eskatzeko: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/HCRCertificadosWEB/solicitud.do link-ean klikatu eta jarraibideei segi: “Eskatu orain ziurtagiria”, datu pertsonalak sartu, eta ziurtagiri motan “Ondasun higiezinak: pertsona edo entitate batenak” aukeratu.
• 2018ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergako erreziboaren kopia.
Interesatuek gogoan izan behar dute, nolanahi ere, urtero aurkeztu behar dela hobariaren eskaera.


X