(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EL AYUNTAMIENTO DE GETARIA ACUERDA POR UNANIMIDAD CONGELAR LOS IMPUESTOS Y LAS TASAS DEL 2021

EL AYUNTAMIENTO DE GETARIA ACUERDA POR UNANIMIDAD CONGELAR LOS IMPUESTOS Y LAS TASAS DEL 2021

Ost, 16/10/2020 – 10:16

Getariako Udalak, urriaren 13ean egindako Osoko Bilkuran Getariako Udalak, 2021 urterako Ordenantza Fiskalak onartu zituen.

Erabaki garrantzitsuena Udal Zerga eta Tasak izoztea izan zen; Covid19 pandemiak eragindako ondorio ekonomikoak leuntzeko irizpidearekin.

Ordenantzen testurako beste moldaketa batzuek ere onartu ziren:

 

  • Etxebizitza turistikoak, salbuespenetik atera eta etxebizitza huts kontsideratzea. Hortaz, etxebizitza hutsei jada ezartzen zaien gainordaina aplikatuko litzaieke etxebizitza turistikoei ere.

 

  • Obrak: irabazi asmoa izango luketen entitate eta norbanakoek egindako obretan %5eko tasa aplikatzea (irabazi asmorik gabekoen kasuan, %4,1eko tasa mantentzea).

 

  • Landako lehen sektoreko hobariak: bertako nekazari eta abeltzain txikiei dagokienez, batetik, instalazioetan edo instalazioak eraikitzeko egindako obretan %90eko hobaria aplikatzea. Bestetik, azoka zerbitzuen gaineko tasari lotuta, herriko plazan salmenta postua jartzeagatik %90eko hobaria izatea.

 

  • Udal Internet zerbitzua, ordenantza fiskaletatik kentzea.

 

  • Hilerriko zerbitzuen tasa: batetik, 15 urteko erabilpenaren ostean, 5 edo 15 urteko luzapena eskatu ahal izatea nitxo bat erabiltzeko. Bestetik, panteoietako errautsak goizez edo arratsaldez ehorztea, kuota desberdinekin.

 

  • Musika Eskola: ahots teknikak lantzeko ikastaro berria gehitzea (35,75 euro).

 

  • Egokitzapenak TAO sisteman: 1,25 euroko tasa orduko, 10 eurokoa egun osorako, eta 15 euroko isuna ticketarekin edo 25 eurokoa ticketik gabe.

 

  • Udako bonuari dagokionez (30 euro), irizpideak zehaztea; eskuratzeko aukera izatea bigarren etxebizitza Getarian dutenek, Getariako eremu urbanoan lan egiten dutenek eta herrian behar bereziak dituztenek.

X