(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Ekainaren 4an eta 11n, “Mattin” marrazkilariak komiki tailerra eskainiko du online eta zuzenean 7-10 urte arteko haurrentzat

Ekainaren 4an eta 11n, “Mattin” marrazkilariak komiki tailerra eskainiko du online eta zuzenean 7-10 urte arteko haurrentzat

Ost, 28/05/2020 – 12:15, Ekainaren 4an eta 11n, “Mattin” marrazkilariak komiki tailerra eskainiko du online eta zuzenean 7-10 urte arteko haurrentzat, Getariako Udala

Getariako Udal Liburutegiak antolatuta, datorren ekainaren 4an eta 11n, Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariaren eskutik BELARDOREN KOMIKI TAILERRA egingo da. 

Tailerra online eta zuzenean jarraitu ahal izango da, Liburutegiko Facebook-ean“Getariako Udal Liburutegia”, 17:00etatik 18:30era.

7-10 urte bitarteko haurrentzat prestatuta dago.

Izen ematea: ekainak 2 arte. 943896147 deituz (astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara), edo posta elektroniko bitartez, libgetaria@gmail.com helbidera mezu bat bidalita, izen-abizenak, adina eta telefonoa zehaztuta.

Beharrezko materiala: arkatz beltz bat, errotuladore batgailua, A3 neurriko papera eta borragoma.

Animatu, zure zain gaude!

Getariako Udal Liburutegia

X