(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

BULARREKO MINBIZIAREN DETEKZIO GOIZTIARRA

BULARREKO MINBIZIAREN DETEKZIO GOIZTIARRA

Ast, 28/10/2014 – 01:00

Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio, eta honi buruz ondo informatua egotea funtsezkoa da.Horregatik, KATXALIN Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, Getariako Udalaren laguntzarekin, Getarian hitzaldia antolatu du azaroaren 6an, Alondegian, arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldia, Donostiako Onkologiko Institutoko Arrate Plazaola doktoreak emango du. Bertan, bularreko minbiziaren zergatiaz, tratamenduaz, prebentzioaz, eta abar hitz egingo du.Herriko 50 urtetik 69 urte dituzten emakume guztiek eskutitz bat jasoko dute hitzaldi honen berri emanaz.


X