(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

BOLADA TXARRAK JARRAITU EGITEN DU KETAKO LEHEN TALDEAN

BOLADA TXARRAK JARRAITU EGITEN DU KETAKO LEHEN TALDEAN

Ast, 05/03/2014

Egoerari buelta eman ezinda dabiltza eta horren adibide izan zen larunbateko porrota Lesakan. 2-1 galdu zuten getariarrek Beti Gazteren aurka eta aukera ederra galdu zuten sailkapenean aurrera egiteko.Partida hasi bezain laster jarri zitzaien norgehiagoka maldan gora. 5. minuturako atzetik ziren markagailuan baina minutu gutxiren buruan berdindu zuten Aitor Garmendiaren bidez. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi ondoren, bigarren zatian etorri zen getariarren susperraldia. Baina ondoen jokatzen ari zirenean bigarrena egin zuten nafarrek. Beste porrot bat jaso arren taldea indarrak biltzen ari da hurrengo astekoari aurre egiteko Real Unionen aurka. Garaipena bigarren taldearen eskutik etorri zen. Rotetari 4-1 irabazi zion eta garaipen borobila lortu zuten Aitor Manterolaren mutilek. Goleatzaileak, Iker Esnal, Jokin Idiakez eta Michel izan ziren getariarren aldetik. Igoera eta promozio postuak urrun dituzten arren, denboraldi bikaina betetzen ari dira gazteak.


X