(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

BI JARDUNALDIETAN, MUTIL KADETE ETA NESKA JUBENIL MAILETAN GETARIA TXAPELDUN!

BI JARDUNALDIETAN, MUTIL KADETE ETA NESKA JUBENIL MAILETAN GETARIA TXAPELDUN!

, BI JARDUNALDIETAN, MUTIL KADETE ETA NESKA JUBENIL MAILETAN GETARIA TXAPELDUN!, Getariako UdalaLarunbat arratsaldean Ziburun eta igande goizean Pasaian ospatu ziren 2014ko Gipuzkoako Batel Ligaren hamargarren eta hamaikagarrengo jardunaldiak. Getariako Arraun Taldeko neska-mutilek emaitza ezberdinak izan dituzte. Batzuk ondo, eta beste batzuk ez hain ondo.Mutil infantilek, bi egunetan, antzeko emaitzak izan dituzte. Larunbatean 5. amaitu zuten, eta igandean, aldiz, zazpigarren. Bi estropadetan, liga osoan bezala, Orio A ontzia izan da irabazlea. Bi jardunaldi falta dira liga amaitzeko, eta gure ontzia bosgarren postuan doa.Mutil kadete mailan emaitza gazi-gozoak izan ditugu. Larunbatekoan, “Getaria A” ontziak irabazi zuen, eta bigarren Getaria B” ontzia sailkatu zen. “Getaria C mistoa” ontzia, aldiz, 17. sailkatu zen. Igandean bestelako emaitzak izan ditugu. “Getaria A” ontziak berriz ere gailendu zen, baina “Getaria B” ontzia, nahiz eta joaneko luzeran ondo joan, ziaboga egiterakoan kateatu ziren, eta azkenik 12. postuarekin konformatu behar izan zuten. “Getaria C mistoa” ontzia ez zen atera, azkeneko uneko lesio bat medio. Ligan A ontzia lehendabizi doa, eta B ontzia laugarren. C ontziak, mistoa denez, ez du puntuatzen.Neska jubenil mailan gure batela bi jardunaldietako irabazlea izan zen. Kostata baina neurria hartu diote ligari. Momentuz bigarren doaz sailkapen orokorrean, lehendabizi doan Tolosaldea ontzitik puntu bakar batera.Mutil jubenil mailan, gure bi ontziek antzeko emaitzak izan dituzte. Larunbatean A ontzia zazpigarren izan zen, eta B ontzia bederatzigarren. Igandean pixka bat okerrago aritu ziren: A ontzia bederatzigarren, eta B ontzia hamaikagarren. Bi estropadetan Orioko ontzia izan zen irabazlea. Ligan A ontzia seigarren doa, eta B ontzia, aldiz, hamargarren.Datorren larunbatean ligaren jardunaldia Mutrikun izango da.Aupa Getaia!!!!

X