(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ASTEBURU HONETAN ERE EZIN IZAN DUTE ARNASARIK HARTU GETARIARREK.

ASTEBURU HONETAN ERE EZIN IZAN DUTE ARNASARIK HARTU GETARIARREK.

Ast, 18/02/2014 – 01:00

Sailkapenaren zuloan sartu dira apurka-apurka.4 eta 1eko emaitzarekin galdu zuten Vasconiaren aurka larunbateko partidan eta egoerari buelta eman ezinda jarraitzen dute.Ez zioten hasiera txarra eman partidari baina epaileak gaizki interpretaturiko jokaldi bat medio, 2-0eko emaitzarekin jarri ziren etxekoak lehen zatian. Bigarren golean gainera, epaileak atezaina kaleratu zuen eta jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren Ketakoak. Hala ere,  ketak  ez zuen etsi eta Aitor Garmendiak distantziak murriztea lortu zuen 2-1ekoa eginez. Ketak gora jo zuen eta Vasconiak ez zuen barkatu aurrean. Amaieran, 4-1eko emaitzarekin itzuli  behar izan zuten etxera eta datorren astean Berio, sailkapeneko bigarrena, jasoko dute Mendibeltzen.Bestalde, Keta B-k irabazteko partida zuen igandean Armaginak taldearen aurka baina 1-1eko berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Iker Esnalen pase bati esker, Jon Galarragak 1-0-ekoa ezarri zuen markagailuan bigarren zatian eta garaipena etxean geratuko zela zirudienean Eibarko taldeak partida berdindu zuen. Bigarren taldeak aukera bikaina galdu zuen sailkapeneko lehen postuetara hurbiltzeko.


X