(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Antzerkia: “MATRIUSKA”

Antzerkia: “MATRIUSKA”

Ost, 14/01/2021 – 21:32

Fecha:
Igandea, 17 Urtarrila, 2021 – 19:00

“MATRIUSKA” antzezlanaren emanaldia. Iraia Elias & Amancay Gaztañaga.

KAMIKAZ KOLEKTIBOAk eta TTAK TEATROAk sorturiko antzezlana.

19:00etan, Iturzaeta aretoan.

*** Bi zientzilari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik.

*** Bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute heuren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera.

Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.

 

Sarrera 5 €. Eskuragarri Turismo Bulegoan, urtarrilaren 12tik aurrera.


X