Getariako Udala - 24/05/2021 / 10:41:52
Ast, 24/05/2021 – 10:41
ALTZA PORRU!! EKOIZLE TXIKI ETA JASANGARRIEN SANPRUENTZAKO I. AZOKA
10:00etatik 14:00etara, San Prudentzio auzoko plazan.
Maiatzak 30ean ospatuko da San Prudentzioko jaietarako aurreikusita zegoen azoka. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko ordubiak arte produktu ezberdinak landu eta sortzen dituzten ekoizleak bertan izango dira.
Besteak beste, ogigintzan, ardogintzan, gaztagintzan, arropagintzak, pitxigintzan, barazkigintzan… dabiltzan ekoizle txiki eta jasangarriak bilduko dira aurreneko aldiz ospatuko den azoka honetan. Guztira, 18 postu inguru izango dira.
Bestalde, ordu tarte horretan hainbat proiektu aurkeztuko dira, horien nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Proiektu aurkezpenak:
- 11:30ean, AMETSOLA ETXALDE EKOLOGIKOA.
- 12:15ean, EUSKAL LUPULUA.
- 13:00etan, BIBA ARDOAK.
Ondorengo hauek dira azokan parte hartuko duten ekoizleak:
- AMETSOLA ETXALDE EKOLOGIKOA
- GOIABE
- GOROSTITXO EZTIOLA ELKARTEA
- KARANBOLA
- HAN GOIKO ARRAUTZAK
- ALEKA
- EL REFUGIO
- BLAS ENEA
- LURBERRY
- ON EGIN MERMELADAK
- BIOLUR
- BEHI-EKO
- BIBA ARDOAK
- OHIELE
- KALE O BALE
- CAROL UKENDUAK
- ZURIÑE EGURGILEA
- GARUA YOGA
*** Azokan COVIDaren egoera dela eta hartu beharreko neurriak hartuko dira.