ABERRI EGUNA 2020 – GETARIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Publicado el Noticias
Getariako Udala - 11/04/2020 / 08:41:35
Lar, 11/04/2020 – 08:41
Aberri Egunerako adierazpen instituzional bat onartu du udalak, elkarlanerako dei eginez.
Getariako EH Bildu eta EAJ taldeek adostu dute dokumentua. Herritarrei deia egiten zaie, igandean, etxeetako balkoi eta leihoetan ikurrina zintzilikatzera eta Covid-19agatik hildakoak oroitu eta senitartekoei doluminak helarazteko, 12:30ean egingo den minutuko isil unean parte-hartzera.