(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

SAHATSAGA KIROLDEGIKO PROTOKOLOA COVID 19 VIRUSAREN OSASUN ALERTARAKO

SAHATSAGA KIROLDEGIKO PROTOKOLOA COVID 19 VIRUSAREN OSASUN ALERTARAKO

Lar, 13/06/2020 – 09:02

GETARIAKO SAHATSAGA KIROLDEGIA EKAINAREN 15ean IREKIKO DA, COVID -AK ERAGINDAKO ETENAREN ONDOREN.ETENAREN ONDOREN. HORI DELA ETA ONDORENGO PROTOKOLOA JARRAITUKO DA. SAHATSAGA KIROLDEGIKO PROTOKOLOA COVID 19 BIRUSAREN OSASUN ALERTARAKO

1. Helburua1.1. Protokolo honetan jasotzen dira KIROLGUNEk prestatu dituen neurriak eta jarraibideak COVID-19 (SARS-CoV-2) birusak eragindako osasun alerta dela eta Getariako Sahatsaga Kiroldegiaren erabilera berriro ere modu gradualean aurrera eramateko.1.2. Protokolo hau etengabe eguneratuko da gaixotasunaren eboluzioaren eta informazio berriaren arabera eta agintariek ematen dituzten jarraibideekin bat etorriko da.

2. Organo eskudunak2.1. Getariako Udala eta KIROLGUNE dira protokolo honetako neurrien aplikazioa agintzeko organo eskudunak, kontuan hartuz betiere osasun agintariek (Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Espainiako Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak) eta beste agintari batzuek ematen dituzten jarraibideak.2.2. Uneoro bi organo eskudunen artean komunikazio jarraia mantenduko da krisi honek irauten duen bitartean ondorengo protokolo hau eraberritzeko osasun agintariek ezarritako legedia berriei jaramon eginez.

3. Printzipioak3.1. KIROLGUNEk agintari eskudunek kasu bakoitzean gomendatzen dituzten neurriak hartuko ditu, honako printzipio eta aurreikuspenen arabera:3.1.1. Osasun agintarien eta larrialdietako agintari eta langileen jarraibideak jarraituko dira.3.1.2. Neurriak hartuko eta aplikatuko dira proportzionaltasunaren eta pertsonenganako begirune handienaren printzipioei eutsiz, lehentasuna emanez prebentzio printzipioari.3.1.3. Ahalegina egingo da alarmarik ez sortzeko eta informazio zehatz, bateratu eta gardena emateko kiroldegiaren inguruko berriei dagokionean. Informazio hau etengabe eguneratuko da, egoera aldatzen doan heinean.

4. Sahatsaga kiroldegiko erabilera osasun alerta indarrean dagoen bitartean COVID-19 (SARS-CoV-2) birusagatik piztutako osasun alerta indarrean dagoen bitartean honako erabilera neurri hauek aplikatuko dira.4.1. Arrisku handiko eremuen erabilera debekatuko da Osasun Sailak berriro normaltasun egoera ezarri arte. Eremu hauek ondorengoak dira: Aldagelak, eremu hezea eta tatamia.4.2. Padel pistak dituen ezaugarri berezien ondorioz Espainiako Gobernuak konfinamenduaren arintzeko 1. Fasea Gipuzkoan martxan jartzen duenean irekiko da. Oraingo datuen arabera Maiatzaren 11a izango da. Ondoren azalduko diren higiene eta babes neurri bereziekin praktikatuko da padela.4.3. Aerobik, Spinning eta Pilates ikastaroak soilik praktikatuko dira kiroldegian Espainiako Gobernuak konfinamendua arintzeko 2. Fasea Gipuzkoan martxan jartzen duenean. Oraingo datuen arabera Maiatzaren 18a izango da. Ondoren azalduko diren higiene eta babes neurri bereziekin praktikatuko dira kirol hauek.4.4. Haur eta 3. adineko erabiltzaileen ikastaro guztiak ez dira martxan jarriko normaltasun egoera berrira iritsi arte.4.5. Yoga ikastaroa bideokonferentzia bitartez praktikatzen jarraituko da.4.6. Gimnasioko eremua Ekainaren 15ean jarriko da martxan berriro ere konfinamenduaren arintzeko 3.fasean. Eremu honetan gehienez 10 erabiltzaile izango dira osasun alertari aurre egiteko babes neurriak betetzeko. Eremu honen ordutegia osasun krisiaren aurretik kiroldegiak zuen ordutegi berdina izango da.

5. Osasun alerta indarrean dagoen bitartean hartu beharreko higiene eta babes neurri bereziak Sahatsaga Kiroldegiko erabilera mugatua den bitartean honako neurri eta higiene babes berezi hauek aplikatuko dira.5.1. Padelaren erabilerarako higiene eta babes neurriak ondorengoak dira:5.1.1. 14 urtetik aurreragoko erabiltzaileei irekita egongo da padela aurretiko alokairu baten bitartez. 14 urtez azpiko haurrek arduradun edo guraso batekin erabili ahalko dute eremu hau. COVID 19 gaixotasunaren sintomak dituzten erabiltzaileek debekaturik izango dute eremu honen erabilera.5.1.2. Padelaren erabiltzaileek padel pista soilik erabili ahalko dute, gainontzeko eremuen erabileraren debekua mantenduz.5.1.3. Padela erabili aurretik erabiltzaileek eremuaren sarreran aurkituko duten gel hidroalkoliko bitartez desinfektatuko dituzte eskuak. Erabilera bakoitzaren ondoren eremu guztia gel hidroalkolikoz desinfektatuko da. Padelerako materiala (palak eta pilotak) alokatuz gero, hauek ere erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatu egingo dira.5.1.4. Padelaren alokairua 943140432 edota 607280405 mugikorrera deituz egingo da egun bat lehenago eta kiroldegiko ordutegiaren barruan.5.2. Aerobik, Spinning eta Pilates ikastaroetako higiene eta babes neurri bereziak ondorengoak dira:5.2.1. COVID 19 gaixotasunaren sintomak dituzten erabiltzaileek debekaturik izango dute ikastaroetan parte hartzea.5.2.2. Aerobik eta Spinning ikastaroak frontoiko eremuan praktikatuko dira eta Pilates ikastaroak erabilera anitzeko lehen solairuko gela berrian normaltasun egoera berrira iritsi arte.5.2.3. Erabiltzaile guztiek beraien toailatxoa ekarri beharko dute izerdia lehortzeko.5.2.4. Erabiltzaile bakoitzaren eta monitorearen artean 3m ko banaketa emango da eta beharrezko materialak aurrez mugituko dira eremu berrira. Erabiltzaileek kiroldegiko gainontzeko eremuak ez dituzte erabiliko (aldagelak,eremu hezea…)5.2.5. Ikastaro bakoitzaren hasieran erabiltzaile eta monitore guztiek gel hidroalkolikoaren bitartez eskuak garbituko dituzte. Beharrezko produktuak eremuaren sarreran aurkituko dira.5.2.6. Ikastaro bakoitzaren amaieran material eta erabilitako eremu guztia gel hidroalkolikoaren bitartez desinfektatuko da.5.2.7. Ikastaro guztiak ariketa indibidualez osatuko dira, elkarren arteko kontaktu fisikoa saihestuz.5.2.8. Frontoiko komunen erabilera ahalbidetuko da ikastaroetako erabiltzaileentzat eta egunean bi aldiz garbituko da eremu hau. Erabiltzaile bakoitzak eremu hau erabili aurretik eskuak gel hidroalkolikoz desinfektatuko ditu. Beharrezko produktuak eremuaren sarreran aurkituko dira.5.3. Gimnasioko eremuak izango dituen higiene eta babes neurri bereziak ondorengoak izango dira:5.3.1. COVID 19 gaixotasunaren sintomak dituzten erabiltzaileek debekaturik izango dute ikastaroetan parte hartzea.5.3.2. Gehienez 10 erabiltzaile sartuko dira momentu berdinean gimnasioko eremuan. Eremua beterik egonez gero, ondorengo erabiltzaileek kiroldegiaren kanpoan itxaron beharko dute.5.3.3. Erabiltzaile bakoitzak erabilitako makina bakoitza gel hidroalkolikoz desinfektatu beharko du erabilera bakoitzaren ondoren. Beharrezko produktuak eta materialak gimnasioko eremuan aurkituko dira. KIROLGUNEk egunean 2 aldiz desinfektatuko ditu gimnasioko makina guztiak.5.3.4. Aldagelen erabilera debekatua egongo da erabiltzaile guztientzat.5.3.5. Kiroldegiaren sarreran erabiltzaile guztiek gel hidroalkolikoaren bitartez eskuak garbituko dituzte. Beharrezko produktuak eremuaren sarreran aurkituko dira.5.3.6. Frontoiko komunen erabilera ahalbidetuko da erabiltzaile guztientzat eta egunean bi aldiz garbituko da eremu hau. Erabiltzaile bakoitzak eremu hau erabili aurretik eskuak gel hidroalkolikoz desinfektatuko ditu. Beharrezko produktuak eremuaren sarreran aurkituko dira.

6. Ikastaroen ordainketa6.1. Sahatsaga Kiroldegia Martxoaren 12ko arratsaldean itxi zen Osasun Sailaren gomendioei jarraituz eta 2020ko lehen hiruhilekoaren kuotak ordainduta zituzten erabiltzaile guztiek. Hortaz, Maiatzako ikastaroak erabiltzaileek jadanik ordainduta dituzte. Egoera berri honen ondorioz, Ekaina eta Uztaileko ikastaroak hilabete solte bezala kobratuko zaizkie erabiltzaileei eta hilabete hauetarako eskaintza ere aurrerago definituko da erabiltzaileen eskari eta interesen arabera.

7. Protokoloaren gauzatzea7.1. KIROLGUNEk beharrezko langileak jarriko ditu protokolo honen gauzatzea bermatu eta kontrolatzeko.7.2. Sahatsaga Kiroldegiko erabiltzaile eta langile guztiek izango dute eskuragarri protokolo hau erabilera eremu bakoitzeko sarreran. Eremu hauek ondorengoak izango dira normaltasun egoera berreskuratu arte: Padel pista, Frontoia eta erabilera anitzeko lehen solairuko gela.7.3. Frontoiaren erabilera Spinning eta Aerobik ikastaroetara mugatuko da abisu berri arte.

8. Protokoloa eguneratzea8.1. Protokolo hau etengabe eguneratuko da arazoaren eboluzioaren eta informazio berrien arabera. Aldaketak Getariako Udalaren webgunean eta kiroldegian argitaratuko dira.

 


X