KURSAALA ESKURA: GETARIATIK KURSAALERA AUTOBUSA DOAN

Ast, 10/10/2017 - 12:47

Kursaala Eskura: Getariatik Kursaalera autobusa doan, 18:50.
Hurrengo emanaldiak:
- Azaroak 9 Bamberger Symphoniker (sarrera norberak erosita http://www.kursaal.eus/eu/agenda/bamberger-symphoniker/, autobusaren erreserba azaroak 3 arte 943140957 info@getariaturismo.eus)
- Urtarrilak 15 Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe (sarrera norberak erosita http://www.kursaal.eus/eu/agenda/yuja-wang-chamber-orchestra-of-europe/, autobusaren erreserba urtarrilak 9 arte 943140957 info@getariaturismo.eus)
Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta autobusak 18:50ean aterako dira autobus geltokitik.

Kontzertu horiek gozatu nahi izanez gero, pausu hauek jarraitu beharko dira:

Prozedura:
 Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
http:// www.sarrerak.kursaal.eus

 Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Getaria: info@getariaturismo.eus / 943 140957

 Autobusa --- Getaria: 18:50, autobus geltokia

 Ordu Gaztea: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da: Getariako turismo bulegoa, 943 140957

Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

 Kursaal Eskura egitasmoak Urola Kosta eskualderako atondu duen hitzordu hauetarako izen-emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea):
- Bamberger Symphonikeren emanaldia ikusteko autobusaren erreserba azaroak 3a arte egin daiteke (sarrera norberak erosita).
- Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europeren emanaldira joateko autobusaren erreserba urtarrilaren 9a arte egin daiteke (sarrera norberak erosita).
Kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Departamento: