GETARIAKO UDAL ORDEZKARITZA IZANGO DA " GIPUZKOATIK GERNIKARA" OMENALDIAN

Ast, 12/06/2017 - 17:50

GIPUZKOATIK ETA GETARIATIK GERNIKARA
71 taupada bihotz bat
Gerra Zibilaren baitan, duela 80 urte gipuzkoar Gudari asko Araba, Bizkaia eta Asturiaseko fronteetara joan ziren borrokatzera. Borrokaldietan hilik suertatu ziren 71 gudari Gernikan lurperatuak izan ziren.
Hauen artean Bernardo Otamendi Illarramendi getariarra aurkitzen da. 1936ko Abenduaren 19an hil zen metrallak eragindako zauriengatik.
Getariako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak datorren larunbatean ( ekainak 17 ) Gernikako hilerrian antolatu duen omenaldiarekin bat egin du; bertan izango dira udal ordezkaritza eta Bernardo Otamendiren senitartekoak.