ELKANOK EGINIKO MUNDUBIRAREN 500 URTEURRENAREN EGUNGO EGOERA : 2017ko uztailaren 21ean udal pleno aretoan Getarian ordezkaritza politikoa duten EHBildu eta EAJren agerraldi bateratua.

Lar, 22/07/2017 - 08:38

ELKANOK EGINIKO MUNDUBIRAREN 500 URTEURRENAREN EGUNGO EGOERA

2017ko uztailaren 21ean udal pleno aretoan Getarian ordezkaritza politikoa duten EHBildu eta EAJren agerraldi bateratua.

1- ORAIN ARTE EMANDAKO PAUSOAK
Urteak daramazkigu 500. urteurrenaren inguruan lanean. 2015.urtean 500. urteurrenari benetako bultzada emateko unea iritsi zela uste dugu.
Elkanori eta bere balentriari dagokion aitorpen eta lekua bermatu behar zaio mundu mailako efemeride honetan.
Hau lortu ahal izateko Euskal Herriko hainbat erakundeen aldetik elkarlanerako erraztasunak aurkitu ditugu (Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu dute proiektu hau bultzatzea). Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza prest agertu ziren proiektu hau Getariako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartearekin batera bultzatzeko.
Hau honela izanik MUNDU BIRA 500: ELKANO FUNDAZIOA eratu berri dugu.

2- MUNDUBIRA ELKANO 500 FUNDAZIOA.
Fundazio honetan aipaturiko lau erakundeek parte hartzen dugu, (Getariako Udala Alkatea Presidentea, Urola Kostako Udal Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza).
Era berean herrian ordezkaritza politikoa duten bi alderdien adostasuna adierazi nahi da.
Besteak beste hauek dira fundazioaren helburu nagusienak:
- Elkanok, munduari bira lehen aldiz eman zitzaioneko V. mendeurrena oinarri hartuaz balentria hau balioan jarri.
- Itsasoak gure herriaren garapen sozial eta ekonomikoan duen balioa goraipatu.
- Erakunde publiko, pribatu eta herritarren (lokal eta mundu mailan) parte-hartzearekin estrategia eta ekimen komunak garatzea.
- Zeintzuk izango dira Fundazioaren hurrengo pausuak?
- Kudeaketa arduradun bat kontratatu.
- 500. urteurrenaren Plan Estrategiko bateratu bat egitea. Lehen pausuak 2017an ematea espero da.

2- HERRITARRAK – PARTEHARTZEA
Herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da.
Herritarrek, herriko elkarte sozial eta ekonomikoek proiektuaren diseinu eta gauzatzean parte-hartzea edukitzea beharrezkoa da. Guztion artean lortu behar dugu 500. urteurren hau Getariarentzat ahaztezina eta positiboa izatea.
Getariako herriak 500. urteurrenean paper aktibo bat eduko behar du:
a) Bai plan estrategikoa diseinatzerakoan.
b) Bai ekintzak egiten direnean.
Hau bermatzeko, uda ostean herritarren eta herriko elkarte eta erakunde ezberdinen parte hartzea bermatzeko lanketa berezi bat abian jarriko da.