Berriak

EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK.

2016-2017 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek, kurtsoa hasieran aurre-eskaera egina dutenek, jada diru-laguntzak eska ditzakete.
Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.
Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 17a baino lehen:
- Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.
- Matrikularen ordainagiria.

Global Training 2017 programa --- Ordaindutako 60 beka atzerrian lanbide-praktikak egiteko.

Zer da “Global Training” nazioartekotzeko beken programa?

Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

SAN JUAN JAIAK - DANBORRADAKO ENTSAIOAK -

Entseguak:
Egunak: EKAINAK 15 (osteguna), EKAINAK 19 (astelehena) eta EKAINAK 21 (asteazkena)
Lekua: BERDURA PLAZAN
Ordua: 21:00etan
*** Gutxieneko adina: aurten 14 urte betetzen dituztenak.

HIRIGINTZA-PARTEHARTZEA. POTZUAGAKO PARKE BERRIA

POTZUAGAKO PARKE BERRIA
Behin montaketa lanak amaituta, aste honen hasieratik zabalik dago Potzuagako Jolas Parke berria. Aurrekontuari dagokionez 21.700€ ko kostua izan du parke berriak eta GARRA S.L. empresak egin ditu lanak.
Auzokide eta herritarrengandik jaso genuen egoera kaxkarrean zegoen parkea berritzeko eskaria. Eskari honi erantzun nahian Udaletik, herritarren ekarpenak kontuan hartuta diseinatu nahi izan dugu parke berria eta hórrela egin da. Horregatik Udaletik eskertu nahi ditugu beren ideia eta iradokizunak egin dituzten herritar eta bereziki auzotarrak.

GETARIAKO UDAL ORDEZKARITZA IZANGO DA " GIPUZKOATIK GERNIKARA" OMENALDIAN

GIPUZKOATIK ETA GETARIATIK GERNIKARA
71 taupada bihotz bat
Gerra Zibilaren baitan, duela 80 urte gipuzkoar Gudari asko Araba, Bizkaia eta Asturiaseko fronteetara joan ziren borrokatzera. Borrokaldietan hilik suertatu ziren 71 gudari Gernikan lurperatuak izan ziren.
Hauen artean Bernardo Otamendi Illarramendi getariarra aurkitzen da. 1936ko Abenduaren 19an hil zen metrallak eragindako zauriengatik.

HARRITARTEKO APARKALEKUAREN ZAINTZA

Ekainaren 15 etik aurrera Harritarteko aparkalekua zaintzeko sistema martxan jarriko da.
Modu honetara Aparkaleku hau eguneko 24 ordutan zainduta egongo da.
Helburua aparkalekua erabiltzen duten guztiek ezarritako ordutegia errespetatzea da.
Ordutegia:
Astelehenetik Ostiralera 8:00 tatik 15:30 tara
Larunbatean 8:30 tatik 13:30 tara.
Neurri honekin Harritarteko eremuan sortzen diren trafiko eta mugikortasun arazoak konpondu nhai dira eta horretarako ezinbestekoa da ezarritako erabilera eta ordutegia errespetatzea.

UDAKO DENBORALDIA GETARIAN: T.A.O - O.T.A. APARKALEKUA

Udako denboraldiak irauten duen bitartean OTA egongo da moilako eremu guztian.
Aparkaleku mugatuaren ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da.
TARIFAK:
- Ordu bete 1€
- Egun guztia: 10:00€
Aurten ere 11 langile kontratatu ditu Udalak T.A.O. - O.T.A zerbitzua kudeatzeko.

UDAKO DENBORALDIA GETARIAN: SOROSPENA

EKAINAREN 15tik IRAILAREN 17ra Malkorbe eta Gaztetape hondartzetan Sorospen zerbitzua egongo da Gurutze gorriaren eskutik. Honakoa da ordutegia: goizeko 11:00 etatik arratsaldeko 19:00 tara.
Aurreko urteetan bezala BAINU EGOKITUA eskeiniko da Malkorbe hondartzan hórrela nahi duten pertsonen ororentzat.

IMSERSOKO OPORRAK 2017 - 2018

2017 - 2018 Imsersoko oporraldietan lehen aldiz izena emateko epea ireki da. Maiatzaren 9tik ekainaren 7arte izena eman daiteke.
Egon daitezkeen hutsuneak betetzeko 2018ko otsailaren 26 arte eman ahal izango da.
Izena emateko: www.imserso.es edo udaleko gizarte zerbitzuetan.